XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Buzoa jantzi, eta goizero lanera joaten zen.

Bere lana ez zen oso inportantea: errekaduak eraman alde batetik bestera.

Kamioirik ez zuen, eta bizikletan ibiltzen zen.

Karneta ateratzeko gaztea zen oraindik.

Baina bizikletan ibiltzeko ez, eta lanerako ere ez.

Hala esaten zion bere amak.

- Karraspio, ia haundia zara, eta etxerako ogia irabazi behar duzu.

Hemen denek egin behar dute lan, zuk ere lan egin behar duzu!.

Nik ez dut ogia atean aurkitzen, eta zuk apetitu ona duzu.

Eta han joaten zen Karraspio lanera.

Goizean sartzen zen lantokira, eta gero atez-ate ibiltzen zen errekaduak eramaten.

- Gaur ere kilometro pila egin dut, ama! Gaur ere herri osoa korritu dut. Eta beti presaka.

Dendari hoiek ez dute bakerik ematen, eta jendeak patxada maite du: ez da etxetik irteten, eta dena eraman behar diogu!.

Hori zen Karraspioren lana.